Literaktum-Hitzen hiria jaialdia

Zinemaldi batean, pelikulak ikusten ditugu. Musika jaialdi batean, kontzertuetara joaten gara. Baina, zer egiten da literatura jaialdi batean? Literatura ez ote da bakoitzak bere bakardadean burutzen duen ekintza, hala idazlearen kasuan, nola irakurlearenean?
Donostian galdera hauei erantzuna emateko aukera izan dugu aste hauetan, Literaktum-Hitzen hiria jaialdiaren 11. edizioari esker. Maiatzaren 13an hasi eta hilaren 23ra bitartean, tailerrak, liburu aurkezpenak, solasaldiak, irakurketak, bertso saioak, eztabaidak, pelikula proiekzioak eta abarrekoak eskaini dizkigu. Bertako eta kanpoko gonbidatuak izan dira aurtengo edizioan, besteak beste, Kumi Naidoo (aktibista, Greenpeaceko zuzendaria), Maialen Lujanbio (bertsolaria, 2009az geroztik Txapeldun nagusia), Fernando Aranburu (idazlea eta irakaslea) edo Annie Freud (poeta eta performance egilea).
bookhunterblog ezin izan du jaialdiko saio guztietan egon, baina hilabete honetako ikerketa posta* jaialdiari eskaintzeko asmoz, asteburuan ospatutako bi emanalditara joan zen, eta hauxe da bere kronika:

Raparen letrak eztabaidan, Rafael Lechowski + Aixa dela Cruz-ekin: Maiatzaren 15ean (igandea), Victoria Eugeniako Sala Club aretoan egin zen eztabaida, Cristina Hermoso de Mendoza kazetariak zuzenduta. Aretora sartu bezain laster (doako sarrera eskuratu ondoren), lehenengo ustekabea: ikusle gehienak, salbuespen gutxi batzuk izan ezik, gazteak ziren. Lechowski bera ere gaztea da, 1985an jaioa, eta Aixa dela Cruz are gazteagoa da, 1988an jaio zen eta.
Eztabaidan jorratutako gaien artean, rapa eta poesiaren arteko harremana, edota raparen eginkizun soziala egon ziren. Estatu Batuetako raparen eredua jarraitzen ari ote gara, edo gizartearen arazoekin benetan kezkatzen den musika estiloa da hau? Manifestazio artistikoetan, ideia politikoak edo sozialak oso era zuzenean sartzeak, ez ote du artea «panfleto» hutsa bihurtzen?
Publikoak parte-hartze interesgarria izan zuen eztabaidan, eta saioa amaitzeko, Lechowskik bere azkeneko bertsoetako batzuk irakurri zituen, eta esan beharra dago poesiaz betetako bertsoak izan zirela.

Poesia Urumea bazterrean, Eli Tolaretxipi + Joaquín Marta Sosa + Abbas Khider-ekin: Maiatzaren 21ean (larunbata), Martuteneko kartzelaren atzekaldean dagoen Benartegi baserriaren zelaian egin zen poesia emanaldia. Baina lehenago, arratsaldeko 14.00etatik aurrera, picnic-a, musika eta “zaratarekin” gozatzeko aukera egon zen. Debako bandak eta Arkaitz Mendoza pianojoleak musika jarri zuten, Italiako Curva Chiusa kolektiboak ibaitik, txalupa batetik, soinu desberdinak igorri zituen, eta bakoitzak etxetik eraman zuen Musika Parkean egitasmoaren osagarri garrantzitsua diren janaria eta edaria.
Poesia irakurketa, berez, 18.00etan hasi zen, eguzkiak indarra galtzen zuen bitartean. Aulkiak belarraren gainean jarri eta poeta bakoitzaren mundu pertsonalean sartzeko aukera izan zuten entzuleek. 15M-ko mugimendua aipatu zuen Abbas Khider poeta irakiarrak, eta kartzela baten ondoan irakurtzea arraro egiten zitzaiola ere esan zuen, kartzelan hamar aldiz egon ondoren, bere konpromiso politikoa dela eta.
Arratsaldeko anekdota Joaquín Marta Sosak urduri zegoela aitortu zuenean gertatu zen. Iskina batean, edaten eta entzuten, bi gizon zeuden, txakur batekin, eta hauetako batek zera esan zion poetari: “¡Lasai, lasai, y si no canta la perra!”, beste entzule guztien barrea eraginez.
* Datorren hilabetean, bookhunterblog-ek bere bhb ikerketa Nerea Argitaletxeari eskainiko dio.

Acerca de bookhunterblog

Blog sobre literatura. https://bookhunterblog.wordpress.com
Esta entrada fue publicada en bhb investiga, euskaraz y etiquetada , . Guarda el enlace permanente.

Una respuesta a Literaktum-Hitzen hiria jaialdia

  1. Pingback: Literaktum 2012: Laburpen bat | bookhunterblog

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s