Liburu zaharrak eta bestelako «gauze onak»

Duela hilabete bat Emausen EkoCenter zentroari buruz idatzi ondoren, Gorka Bereziartua kazetariak (ziurrenik, «boligorria» goitizinez ezagunagoa dena) bookhunterblog-i Egiako «Gauze Onak» denda bisitatzea gomendatu zion. «Duque de Mandasen bukaeran, Gladys Enea ondoan dagoen edifizioan badago bigarren (hirugarren, laugarren…) eskuko mila gauza saltzen dituen denda bat». Mobydick taldeari buruzko Orain programaren hasiera bertan grabatu zela esan zuen Gorkak.
Erreferentzia hauekin, nola ez zen ba bookhunterblog «Gauze Onak» dendara gerturatuko?

Dagoeneko bookhunterblog-ek Duque de Mandas kalearen amaieran (ikusi mapa) dagoen dendaren izateaz bazekien, eta aurretik pasatzen zen bakoitzean barrura sartu behar zuela pentsatzen zuen, baina arrazoi batengatik edo beste batengatik (gaua zen, korrika egitera atera eta dirurik gabe zebilen, beste planak zituen eta berandu iristeko arriskua zegoen) ez zen inoiz sartu, aste honetako arratsalde euritsu batera arte.

Eta egia esan, «Gauze Onak» ez da arratsalde euritsu bat igarotzeko toki txarra. Edonoren aiton-amonen ganbara dirudi. Diskak daude, biniloak, eta musika zaharra (euskalduna eta kanpokoa) entzuten da. Bigarren eskuko bizikletak daude atearen ondoan, epokako posterrak paretetan, eta bitxikeriak bitrinetan sartuta: botikak, lurrinak, garaikurrak, medailak, argazkiak, latoizko kotxeak…

Eta liburuak daude, noski, liburu pila. Liburuek ia toki guztia hartzen dute. Gehienetan liburu bat altxatu behar da behekoa ikusteko: aintzinako gidak eta eskuliburuak, euskal literatura eta Euskal Herriari buruzko saiakerak, arte liburuak, klasikoak, poesia liburuak, komikiak eta haurrentzako ipuinak, errezeta-liburuak. Ganbara batean zeozer bilatzen dugunean gertatzen denez, askotan ez dugu berehala aurkitzen.

Baina bidean beste gauza asko topatzen ditugu. bookhunterblog-en kasuan, ia ordu bat behar izan zuen laster egingo duen bidaian erabiltzeko gida aproposa aurkitu arte… Hauek dira «Gauze Onak» dendan topatutako liburu batzuk:
San Telmo MuseoaBerria eta zaharra: Duela gutxi ireki ditu ateak San Telmo Museo berriak, baina bere kolekzioaren gehiengoa aintzinako obrek osatzen dute. Donostiako Aurrezki Kutxak bere garaian argitaratutako liburu honek museoaren arkitekturari eta kolekzioari buruzko informazioa eskaintzen du.
The BeatlesBetiko abestiak: Liverpooleko talde mitikoaren abesti guztiak, hiru liburuetan argitaratuta: «Let It Be», «Yellow Submarine», «Hey Jude», «Come Together»… Gurasoen edo izeba-osaben etxean egoten diren liburu horietakoak, 1960ko hamarkada gogora ekartzen duten horietakoak.
Londres para turistas pobres«Vintage» gida: 1960ko hamarkadako ispiritua ere bizirik dago Londreseko gida honetan, 1969. urtean argitaratuta eta Espainiako turista txiroei zuzenduta. Garaiko gazte moderno eta pobreen begiradarekin erakusten digu hiria, bere miseriak, lilurak eta sekretuak.

Acerca de bookhunterblog

Blog sobre literatura. https://bookhunterblog.wordpress.com
Esta entrada fue publicada en euskaraz, librerías y etiquetada , . Guarda el enlace permanente.

3 respuestas a Liburu zaharrak eta bestelako «gauze onak»

  1. Munduate dijo:

    Eta erosi al zenuen «Londres para turistas pobres» hori? Neronek erosivo nuke bestela… eta diska zaharrak ikustera ere joan nahi nuke.

    Portzierto, zeure buruaz hirugarren pertsonan hitz egitea oso ondo ateratzen zaizu. 😛

    Antoine.

    Me gusta

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s