Joan den irailaren 8an Trueba zinemak, berriz ere, ateak zabaldu zituen. Donostiako zinezaleen artean ezaguna izan da beti Trueba, filme ez komertzialak jatorrizko hizkuntzan programatzeagatik. Baina zinefilo amorratuenek ere eskertuko dituzte Truebak egindako berrikuntzak: gelen itxura eraberritu (koloreak, argazkiak…), soinua hobetu, pantailak aldatu, eta eserleku erosoagoak erosi dituzte.
Hobekuntza guzti hauekin autore zineman interesa duten pertsonak erakartzen jarraitu nahi dute; filmak pantaila handian ikusteari garrantzia ematen diotenak, hain zuzen ere. Eta zinemara joateko esperientzia denboran luzatzeko helburuarekin, Trueba azpian Zinema Corner taberna berria zabaldu da, lehen Pans&Company kadenako jatetxe batek okupatzen zuen lokalean.
bookhunterblog Zinema Corner tabernaren aurretik pasa zen aste honetako arratsalde eguzkitsu batean, kanpoko terraza jendez gainezka zegoenean, eta barruan liburuak zeudela ikusi zuen.
Izan ere, zinemari buruzko liburu-bilduma txiki bat sortu dute zinemaz betetako taberna txiki honetan. Paretak filmen kartelekin daude dekoratuta, mural batean zineman ikus daitezkeen hainbat filmen kritikak zintzilikatu dituzte, eta pantaila batean zinema munduko azken berriei lotutako informazioa eskaintzen da.
Liburu asko Donostiako Zinemaldiaren argitalpenak dira: ziklo tematikoen katalogoak badaude, zuzendari edo pelikula desberdinei buruzko monografikoak, hainbat herrialdeen zinemari buruzko saiakerak… bookhunterblog-ek begirada bat bota eta hiru liburu hauek topatu zituen:
|
|
|
Y yo que pensaba que Donosti no tenía ná de ná…Tambor de oro para bookhunter!
Me gustaMe gusta
polita!pans & company baino interesgarriagoa, seguru….
Me gustaMe gusta