«Iraultza Liburugintzan»: Pintxos&Blogs topaketaren kronika birtuala

Joan den ostiralean, otsailaren 3an, Pintxos&Blogs-en 28. edizioa ospatu zen. Hilabetero bezala, nahiko lagun-talde handia (40 pertsona), Donostiako jatetxe batean (Kursaaleko Nineun) elkartu zen, «Iraultza Liburugintza» gaiaren inguruan eztabaidatzeko asmoarekin. Eta pintxoak jateko asmoarekin, nola ez.

Gai ezinhobea ia hilabetero P&B-era joaten den bookhunterblog-entzat baina, gripea zela eta, oraingo honetan ezin izan zen hor egon. Hala ere, bookhunterblog-ek gertutik jarraitu du solasaldia: sarean argitaratutako post eta komentarioak irakurri ditu, bertan egon zirenekin hitz egin du eta ekitaldiko audioa ere entzun du (special thanks to Andoni Munduate).
Eta hauxe da «Iraultza Liburugintzan» solasaldiaren inguruko bere kronika birtuala:
1. Ponenteak
Xabier de la Maza moderatzaile bezala aritu zen eta hiru izan ziren ponenteak:
Andoni Munduate: Delifunart, The Glutton Club, Pintxos&Blogs, Musika Parkean… eta hainbat eta hainbat egitasmoen «sortzaileetako bat» da. Orain ere, liburugintza munduan aditua, dagoeneko blog honetan agertu den Hecho a mano liburua aurrera ateratzean lortutako eskarmentuari esker.
Xabier Mendiguren Elizegi: Euskal filologoa, idazlea eta Elkar argitaletxean editorea. Blogari bezala ere ari da, eibar.org komunitatean, azken boladan «Nire uste harroan» izenburupean. Bere burua aurkezterakoan esan zuenez, Jano jainkoak bezala, bi aurpegi ditu gai honi dagokionez: idazlearena / editorearena.
Mikel Elorza: Abokatua, Susa argitaletxean editorea eta Armiarma («Literaturaren sarean» izenburupean, euskal literatura Interneten zabaltzen du web orri honek) proiektuaren arduraduna da. Argian, Euskaldunon Egunkarian eta Berrian, besteak beste, parte hartu izan du kolaboratzaile bezala.

2. Gai nagusiak
Beste askoren artean, gai hauek agertu ziren. Eta noski, erantzun baino galdera gehiago planteatu ziren:
Bitartekari gabeko liburugintza: Banatzaile, liburudenda, inprentarik gabeko sistema… etorkizuna ote da? Eta hau al da nahi dugun sistema? Esne-makinen metaforatik abiatuta (herriko plazetan zuzenean bertako esnea saltzen dutenak), Andoni Munduatek modelo berri hau egingarria ez ezik, desiragarria ere badela defendatu zuen. Bere esperientzian, posible da liburuak zuzenean saltzea, tresna egokiak erabiliz gero.
– Paperik gabeko liburugintza: Paperik gabeko edizioa, idazkera, literatura… Badirudi denok ados gaudela etorkizuna izango dela. Eta, dagoeneko, hemen al dago? Xabier Mendigurenen ustez, badator, baina oraindik ez da iritsi. Hedabideek kasu handia egin diote azken boladan liburu digitalari, baina oraindik ere, saltzen den liburuen ehuneko handia paperean saltzen da. Zer esanik ez liburutegietan irakurtzen direnak…
Teknologia berrien eraginpeko literatura: Teknologia berrien eragina nabarmena da liburuak saltzeko eta irakurtzeko eran. Ezin da ukatu idazterako orduan ere eragina dutela edo, behintzat, izango dutela. Multimedia testua (iturri desberdinen loturekin) ezagutzen ari gara eta ezagutuko dugu, hizkuntza maila eta luzeera ere aldatuko dira… Mikel Elorzak planteatu zuen gai interesgarri (eta kezkagarri) hau.
«Kalitate zigilua» jartzen duen editorea: Internet bidez egindako auto-edizioa gero eta errazagoa den garaian, editorearen figura desagertzeko zorian ote dago? Agian editorearen figura birmoldatu behar da. Mikel Elorzaren ustez, beharbada, musika munduan ematen den eredura gerturatuko da literaturarena. Orain arte editorea ia ia «itzalean» egotetik, liburu baten kalitatea bermatzen duen sinadura izatera.
3. Ondorioak
Sare sozialei esker, parte-hartzaileen ondorioak ere ezagutu ahal izan ditu bookhunterblog-ek. Hauek izan dira, bere ustez, esanguratsu, xelebre edo interesgarrienetariko batzuk:

Acerca de bookhunterblog

Blog sobre literatura. https://bookhunterblog.wordpress.com
Esta entrada fue publicada en euskaraz, participativo, saraos y etiquetada , , . Guarda el enlace permanente.

Una respuesta a «Iraultza Liburugintzan»: Pintxos&Blogs topaketaren kronika birtuala

  1. xme dijo:

    aupa, amaia.
    eskerrik asko laburpenagatik; zure falta sentitu genuen.

    Me gusta

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s