Literaktum 2012: Laburpen bat

Aurten ere, Literaktum jaialdia ospatu da Donostian. Maiatzaren 21ean hasi eta, maiatzaren 31ra arte, literaturaz betetako egunak izan dira. Iaz bezala, bestelako konpromezuak medio, bookhunterblog-ek ekitaldi gutxi batzuetara joateko aukera izan du, nahiz eta beste askotara joateko nahia izan.
Poesia Urumea Bazterrean emanaldia maiatzaren 26an (larunbata) izan zen, Loiolako Benartegi baserriaren zelaietan. Poesia baino lehen, eguerdian Musika Parkean piknika antolatu zen bertan, eta PLV Havoc eta The Bright musikariek jarri zuten soinu-banda. Gainera, Trukemarketfest! ekimenari esker, egun osoan zehar liburuak eta diskak elkartrukatzeko aukera egon zen.
Kafearen orduan, txandaka, poetak atera ziren antzeztokira: Menna Elfyn, Xuan Bello eta Kirmen Uribe. Gaelikoa, bablea eta euskara ere txandakatu ziren Benartegin, eta iaz bezala, esperientzia interesgarria izan zen hizkuntza ezezagun batean irakurritako bertsoak ulertzen saiatzea, edo imajinatzea.
Martiriok maiatzaren 30ean (asteazkena) eman zuen «La mujer y la copla» hitzaldi abestua, Altzako Tomasene Kultur Etxean. Jabier Muguruzak aurkeztu zuen abeslaria, baina, egia esan, Martiriok ez zuen aurkezpenik behar. Publikoak txaloz agurtu zuen, eta berarekin batera kopla ezagunen leloak abestu. Koplaren gairik nagusienak errepasatu zituen Martiriok, eta emakumearen jarreran sakondu: amodioaren martiria, emazte jeloskorra, maitale amorratua… Hitzaldi dibertigarria izan zen, apur bat «ganberroa».
Azkenik, maiatzaren 31an (osteguna) Eduardo Galeanok Deustuko Unibertsitatean aurkeztu zuen bere azken liburua, Los hijos de los días. Kasu honetan ere, bildutako publikoa bere alde zuela nabarmena zen, eta idazle uruguaitarraren gogoeta gehienek txalo-zaparradak jaso zituzten. Mundu-mailako gatazken eta gizabanakoaren kezken inguruan idatzi du Galeanok, eta liburu berrian egunkari baten sarreren moduan jaso ditu bere testuak. Irakurketa amaitu zenean, bere sinadura lortzeko ilara luzea osatu zen.
bookhunterblog-ek laburpen bideo txiki bat ere prestatu du Literaktum jaialdiaren hiru ekitaldi hauetan grabatutako irudiekin. Disfrutatu!

Acerca de bookhunterblog

Blog sobre literatura. https://bookhunterblog.wordpress.com
Esta entrada fue publicada en euskaraz, leyendo en, saraos y etiquetada , , , , , , . Guarda el enlace permanente.

6 respuestas a Literaktum 2012: Laburpen bat

  1. cHaLo dijo:

    No sabía que también le dabas a los videos. ¡Que chuli! Zorionak!!!

    Me gusta

  2. Wow! Post bikaina benetan, zorionak! Gure partetik, ohore bat parte hartu izana hainbeste xarma daukan ekitaldi batean. Argi daukagu hasiera besterik ez dela. Hurrenarte, besarkada handi bat!

    Me gusta

    • MIla esker Trukemarket-girls!! bookhunter bezala, eta Musika Parkean ekitaldira joaten den hiritar bezala ere, liburu eta diskak elkartrukatzeko aukera oso ekarpen polita iruditu zitzaidan. Muxu bat, see you soon!!

      Me gusta

  3. Arantxa dijo:

    Literaktumen antolatzaileen izenean eskerrik asko Amaia egiten ari zaren zabalkunde lanagatik.

    Me gusta

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s