Liburuak saltzen dituen vending makina

Irailaren 21ean hasi eta joan den larunbatean bukatu da Donostiako Zinemaldiaren 60. edizioa. Egun hauetan, Zinemaldiko programa izan da donostiar askok esku artean eduki dugun «liburu» bakarra; eta filmen azpitituluak, interes handiz irakurri ditugun istorioak.
bookhunterblog Zinemaldiaren eromenaren menpe egon zen pasa den astean, eta horregatik ez du argitaratzerako orduan ohiko maiztasuna mantendu.
Baina, Zinemaldia dela eta, Alde Zaharreko Príncipe Zinemetan (San Juan, 10 – mapa ikusi) aspalditik post baterako egokia iruditu zaion bitxikeria berriz ere ikusi du: janari edo edariak saldu ordez, liburuak saltzen dituen vending makina (Donostiako bakarra, bookhunterblog-ek dakienez).
Badirudi Príncipe-n saltzen diren liburuak aukeratzeko bi irizpide jarraitzen direla: lanak zinemetan erakusten diren filmekin zerikusia izatea edo momentuko bestseller-etako bat izatea (edo biak). bookhunterblog-ek hiru liburu «zinematografiko» hauek ehizatu zituen:
Salvajes – Politika eta indarkeria: Don Winslow idazle amerikarrak The Power of the Dog (El poder del perro) eleberriarekin lortu zuen arrakasta 2005ean. Esaten denez, Oliver Stone zuzendariak Savages lanaren zirriborroak irakurri zituen, eta politika eta indarkeria nahasten dituen istoria atsegin izan zuen.
Cincuenta sombras de Grey – porno biguna: E.L. James-en Fifty Shades of Grey azken aldiko salmenta fenomenoa da. «Amentzako pornoa» bezala sailkatu dute, baina liburuan oinarritutako pelikula egiteko proiektua aipatu denean, Bret Easton Ellis-ek gidoia idatzi nahi duela esan omen du.
El ardor de la sangre – hil osteko eleberria: Irène Némirovsky Auschwitz-en hil zen, eta ia bere liburu guztiak 2000 urtetik aurrera argitaratu dira gazteleraz; Suite française maisulana euskaratu izan da (Suite frantsesa). Momentuz, ez da Némirovsky-ren liburu edo biografian oinarritutako pelikularik egin.

Acerca de bookhunterblog

Blog sobre literatura. https://bookhunterblog.wordpress.com
Esta entrada fue publicada en curiosidades, euskaraz y etiquetada , , , . Guarda el enlace permanente.

4 respuestas a Liburuak saltzen dituen vending makina

  1. Elena dijo:

    A ver si alguien consigo el de Cincuenta sombras de Grey, que me lo quiero leer!! Por cierto, al final no nos hiciste foto… Jaja!

    Me gusta

  2. Elena dijo:

    Qué bien escribo… 🙂 A ver si consigo… quería decir!

    Me gusta

  3. Elena dijo:

    Hombre, para eso… Ya me lo podría haber comprado hace tiempo…Jajaja!!

    Me gusta

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s