Poeta baten bidaiak: Mikel Lasaren kaierak Ganbaran

Euskal poesiaren berritzailea, ibiltaria eta ziklista, matematikaria, kafezalea.
Hau zen Mikel Lasari (Donostia, 1938) buruz bookhunterblog-ek zuen informazio eskasa Koldo Mitxelenako Ganbara aretoko «Bidaia kaierak» erakusketa ikusi baino lehen.
mikel lasa bidaia kaierak koldo mitxelena ganbaraErakusketak martxoaren 3an zabaldu zituen ateak eta apirilaren 26ra arte egongo da ikusgai. Ganbarako hiru hormek Mikel Lasaren lan originalak jasotzen dituzte, herrialdearen arabera sailkatuta. Izan ere, erakusketaren edukiaren jatorria poetak Europako hainbat herrietara egindako bidaiak dira. Teknika desberdinak landuz (urmargoa, pastela, bolaluma…), bere inpresioen berri ematen digu.
mikel lasa bidaia kaierak km ganbaraErretratu batzuk ere badaude, eta horien artean, Lasak miresten dituen zenbait idazleenak. Gelaren erdialdean poetaren kaierak ikusteko aukera dago: paperezko kaierak beira arasetan gordeta daude, baina bideoetan aurpegi gabeko eskuek orriak pasatzen dituzte, bisitariaren nahiak egia bihurtuz.
mikel lasa bidaia kaierak km ganbaraErakusketa lasaia da hau, informazioa neurrian ematen duena. Beharbada bisitariak ez ditu Mikel Lasari buruzko datu berri asko bilduko, baina bere lan grafikoaren inguruko ikuspegi zabala lortuko du. Eta dudarik gabe, bidaiatzeko irrikan aterako da Koldo Mitxelenako Ganbaratik. bookhunterblog-en kasuan, gainera, Lasak miresten dituen irakurleei bisita egitea desiratzen:
mikel lasa pessoa auden leer mikel lasa hughes
pessoa desasosiego mikel lasa auden hughes cartas
Fernando Pessoa – Idazle portugesaren irudi kapelduna behin baino gehiagotan agertzen da erakusketan. Bere lana deskubritzen hasteko, Livro do Desassossego (Libro del Desasosiego) aukera ona izan daiteke. Koldo Mitxelenako liburutegian Acantilado argitaletxearen 2013ko argitalpena dago mailegagarri.
W.H. Auden – Ingalaterran jaio eta Estatu Batuetan nazionalizatu zen Wynstan Hugh Auden, XX. mendeko poeta garrantzitusenetariko bat. Saiakera ere jorratu zuen: El arte de leer izenburupean 40ko hamarkadan hasi eta 70eko hamarkada bitartean idatzitako lanak bildu ditu Lumen argitaletxeak.
Ted Hughes – Ted Hughes eta Sylvia Plath bikote literario mitikoa bilakatu dira, eta beharbada horregatik Hughes-en Cartas de cumpleaños (Lumen) best-seller underground horietako bat bihurtzeko zorian dago. Bertan bion arteko harreman latzari buruz mintzo da, baina Plath-en suizidioa zuzenean aipatu gabe.

Acerca de bookhunterblog

Blog sobre literatura. https://bookhunterblog.wordpress.com
Esta entrada fue publicada en bibliotecas, euskaraz y etiquetada , , , , . Guarda el enlace permanente.

2 respuestas a Poeta baten bidaiak: Mikel Lasaren kaierak Ganbaran

  1. Fernando dijo:

    Con sombrero, bici y en ocasiones creo recordarle con perro.
    También, algunos días, parada y fonda en la Casa del Café de la calle San Marcial.
    Una persona y poeta singular.
    En un mundo tan artificial se agradecen los personajes auténticos.

    Me gusta

  2. Pingback: Berrirakurtzen: Releyendo con Alberto Moyano | bookhunterblog

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s