Arkitektura eta Literatura, Garoan

Uda baino lehen, scoop bat izan zen: «Donostiako Zabaleta kalean, Zarautzko Garoa liburudendaren sukurtsal bat ireki behar dute». Gero, ezagunen esamesak, harridura nagusi: «Ikusi al duzu Groseko liburudenda berria? Pasada bat da!». Eta erreportajeak hedabideetan, batzuk eztanda kulturala aipatuz, eta guzti.
garoa gros donostia
Azkenean atzo, urriaren 7an, asteartea, bookhunterblog Garoara gerturatu zen (Zabaleta, 34 – mapa ikusi), Atari Kultura-Arkitektura elkartearen Arkitektura eta Literatura saioa zela eta. Jardunaldi hau Hiri Sub/bersioak III programaren barruan kokatzen da. Euskarazko saioaren ondoren, frantsesezkoa gaur bertan egingo dute, eta gaztelerazkoa bihar, Dr. Carmino liburutegian, arratsaldeko 19.00etan.
Garoan Harkaitz Cano idazlea eta Ander Aginako arkiteko-idazlea izan ziren protagonistak, eta Jabier Puldainek moderatu zuen eztabaida bizia. Canok proposamen erradikala bota zuen abiapuntu bezala: Etxe berriak eraiki behar ditugu eta liburu berriak idatzi? Dagoeneko existitzen diren materialak ezin ote ditugu erabili? Ondoren, bere ametsetako etxea deskribatu zuen. Barnean ordu asko ematen dituen idazle batentzat argia, sabai altuak eta isiltasuna ezinbestekoak dira.
arkitektura 1 edit
Aginakok literatura eta arkitekturaren arteko konparazioan sakontzen jarraitu zuen, bietan moralak duen eginkizuna aztertuz. Arkitekturan morala ez da oso garrantzitsua, bere ustez; nahiz eta arkitektoak eginkizun soziala eduki, ezin dugu esan eraikin bat ezmorala denik. Bi hizlariak puntu batean ados zeuden: arkitekturan zein literaturan «giro» bat sortzea zaila da. Hiriaren giroa ez dute arkitekto edo urbanistek bakarrik diseinatzen, hainbat faktorek parte hartzen dute, horien arten pertsonak.
Eztabaida benetan interesgarria izan zen atzokoa, eta ziur aski Arkitektura eta Literatura jardueraren hurrengo bi emanaldiak bezain emankorra. bookhunterblog pozik atera zen Garoatik, baina liburudendan kuxkuxean denbora gehiago emateko irrikan.

Acerca de bookhunterblog

Blog sobre literatura. https://bookhunterblog.wordpress.com
Esta entrada fue publicada en euskaraz, librerías, saraos y etiquetada , , . Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s