Bruno Schulz deskubritzen

bruno schulz montaje
Atzo, Mandasko dukearen liburutegi zaharrean, Bruno Schulz idazlea ezagutzeko aukera izan genuen, Donostia 2016-k antolatutako jarduerari esker. Jarduera honen jatorria datorren urteko Europako bi kultur hiriburuen arteko (Donostia eta Wroclaw-en arteko) artista elkartruke programa batean dago.
Donostia Book Club taldearen antolatzaile den Slawka Grabowskak idazlearen inguruko aurkezpena egin zuen. Slawka bera bezala, Schulz Polonian jaio zen. Kafkaren lanak polonierara itzuli eta pare bat liburu argitaratzeaz gain, marrazkigintzan aritu zen. Baina bere herrian ere ez da oso ezaguna, ahanztura bikoitza dela eta: nazismoarena eta sobietar erregimenarena.
Ondoren, Eneko Gil dantzaria eta Goiatz Labandibar idazlea solasean aritu ziren. Enekok Bruno Schulz-en Kanela koloreko dendak ipuin-liburuko pasarteetan oinarritutako dantza-soloa sortu du. Koreografia Wroclaw-en bukatu zuen, elkartruke programari esker, baina dagoeneko Donostian sortu zituen lehenengo pausoak, behin liburua topatzeko zailtasunak gaindituta.
Azkenik, Donostia Book Club taldeak Schulz-en Txoriak kontakizuna irakurri zuen, Enekok inprobisazio bat burutzen zuen bitartean. Pausoak, ipuinaren harira, txorien mugimenduetan oinarritzen ziren. Azken finean, idazle ia ezezaguna deskubritu eta bere lana berritzeko aukera izan zen.
Hurrengo egunetan jarduera gehiago izango ditugu ziklo honen barruan.

Acerca de bookhunterblog

Blog sobre literatura. https://bookhunterblog.wordpress.com
Esta entrada fue publicada en euskaraz, leyendo en, saraos y etiquetada , , , . Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s