Uda (eta oporrak) laburregiak dira beti. Eider Rodriguez izan da uda honetako aurkikuntzetako bat. Aste hauetan Bihotz handiegia hondartzara, ibaira eta igerilekura etorri da. Azalak argi uzten duenez, uretik gertu irakurtzeko kontakizun aproposak dira.
Kopilotuaren aulkian esertzeko eskatu nion Izadiri. Eskutik emanda egin genuen bidea. Arratsalde luze hartan oso berezia zen zerbait aurkitu uste izan nuen, hondartzan maskorrak biltzen sentitu izan dudan liluraren pareko zerbait, eta eutsi egin nahi izan nion, eskapo egin ez zezan, betiko nire barruan bizi zedin, aurkikuntza gunetik apartatu ahala, poliki-poliki, lilura desegingo zela jakin arren.