Utriusque Vasconiae (2000-2018…)

Nola azaldu daiteke argitaletxe baten 20 urteko ibilbidea erakusketa batean?
Duela hilabete batzuk erronka honekin topo egin nuen. Enkargua Euskal Herriko Unibertsitatetik zetorren, zehazki Antonio Casado da Rochak zuzentzen duen EHUkultura Gipuzkoatik. Argitaletxea, euskal pentsamendu eta literaturara bideratu den Utriusque Vasconiae zen.
Erronka honen inguruan egindako elkarlanaren emaitza hilabete honetan zehar ikusgai dago, Carlos Zantamaria zentroko Andrestegi aretoan.
Erakusketaren ikuspegi orokorra.

Argitaletxea

Utriusque Vasconiaeren sortzaileak Paulo Iztueta (Berastegi, 1941) eta Jokin Apalategi (Ataun, 1943) dira. Parisen elkar ezagutu ondoren, Iparralden Zabal liburudenda ireki zuten, eta egun Elkar taldea denaren oinarriak ezarri zituzten. Gainera, karrera akademiko luze eta oparoak izan zituzten. Hasieratik, argitaletxe berriaren xedea euskal pentsamendua jorratzea eta gizarteratzea zela argi zuten; batez ere, giza eta gizarte-zientzien sailean. Zimentarritzat Euskal kultura izan behar zuen, euskaraz hausnartua eta adierazia.
Argitaletxearen izenburuak, berdin anagramak, Arnaut Oihenarten Notitia utriusque Vasconiae tum ibericae tum Aquitaniae liburuan (1638) du bere jatorria. Oñatiko unibertsitatearen irudia maiz erabili izan dute, argitaletxearen bokazio akademikoa adierazteko.
Datu batzuk? Utriusque Vasconiaeren lehenengo liburua 2000. urtean argitaratu zen. Guztira 14 bilduma eta 148 izenburu plazaratu dituzte. Horietatik, %89 euskaraz, %8 gazteleraz eta %3 frantsesez.
Ezkerretik eskuinera: Paulo Iztueta eta Juani Asurmendi, Maite Idirin eta Jokin Apalategi.
Argazkia: Fernando Martínez Sarasqueta.

Erakusketa

EHUtik eta, zehazki, EHUKulturatik Utriusque Vasconiae argitaletxearen ibilbidea ezagutzera emateko helburua argi zegoen eta, aldi berean, agur duina eskaintzeko asmoa, bere ekarpena eskertuz.
Paulo eta Jokinen baldintza bakarra liburu eta egile guztiak agertzea zen. Izan ere, guztiak dira garrantzitsuak eta errekonozimendua merezi dute. Aldi berean, EHUkultura Gipuzkoatik erakusketa bisuala nahiago zuten, bisitarientzat erakargarria eta atsegina izango zena. Formatu handiko panelak (A0) erabiltzea erabaki ondoren, informazioa bildumen arabera antolatzeari ekin genion. Bilduma bakoitzari kolore bat esleitu zitzaion, eta izenburuen edukitik abiatuta kontzeptu-hodeiak sortu ziren. Aldi berean, bilduma bakoitzetik pare bat liburu nabarmen aukeratu zen, eta panelak egileen argazkiekin osatu ziren.
Guztira 27 panel dituen erakusketak biblioteka txukun bat bezala funtzionatzen du. Biblioteka ibiltaria da gainera, eta Donostian egon ondoren, laster beste hiri eta lurralde batzuetan ikusi ahal izango da.
Erakusketan argitaletxearen liburuen aleak eskuragai daude, bisitariek doan eramateko.

Informazio praktikoa

Noiztik: 2018/09/03 / Noiz arte: 2018/10/04
Kokapena: Andrestegi aretoa, Carlos Santamaria zentroan, EHUren Gipuzkoako campusean (mapa)
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9.00-20.30, larunbatetan 9.00-14.00, igande eta jaiegunetan itxita

Fitxa teknikoa

Edukia: Utriusque Vasconiae
Dokumentazioa: Amaia García Martínez
Diseinua: Jonathan Chanca del Río

Estekak

Erakusketaren inguruko albistea, EHUren webgunean.
Paulo Iztuetari egindako elkarrizketa, El Diario Vasco egunkarian.
Jokin Apalategi, Maite Idirin, Paulo Iztueta eta Juani Asurmendiri egindako elkarrizketa, EiTB irratian.

Acerca de bookhunterblog

Blog sobre literatura. https://bookhunterblog.wordpress.com
Esta entrada fue publicada en bhb investiga, bookhunterblog, colaboración, editoriales, euskaraz y etiquetada , , , , . Guarda el enlace permanente.

Una respuesta a Utriusque Vasconiae (2000-2018…)

  1. Pingback: ¿Qué le pide bookhunterblog a 2019? | bookhunterblog

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s