Apirilaren 15an ospatzen da mundu mailan Artearen Eguna. Arte-lanen garrantzia azpimarratzeaz gain, egun honekin sormenaren garrantzia aldarrikatu nahi da, pentsamenduaren bilakaerarako eta, are gehiago, gizakion arazoak konpontzeko. Gure podcastean ere, literaturaren eta artearen lotura oparoa aztertzeko aproposa dela iruditu zaigu, eta horixe izan da apirileko gure gaia.

Gehiago jakin nahi baduzu, sakatu esteketan, proiektuaren webgunean sartu, edo gure kanala bilatu Ivoox, Spotify eta Apple Podcast plataformetan.
- Episodio 54: Arte y ficción
- Episodio 55: Art in Literature (in English)
- Episodio 56: Arte y no-ficción
- Episodio 57: Artea eta literatura (euskaraz)
Datorren hilabetean gai berri bati ekingo diogu: paperezko amak, edo amatasuna, eta amen eta seme-alaben arteko harremana, literaturan. Gainera, berriz ere Errenteriako Liburutegiko lagunen gomendio interesgarriak entzungo ditugu.
Ongi etorri Paperezko Aterpera!