Beste behin, El refugio de papel / Paperezko Aterpean egutegiari erreparatu diogu hilabeteko gaia aukeratzeko. Eta, maiatzaren lehenengo igandean Amaren Eguna ospatzen denez, horixe da gure gaia hilabetean zehar: paperezko amak, amatasuna literaturan, amak eta seme-alabak fikzioan…
Gure saioetan, gai honek denboran zehar izan duen bilakaeraren inguruan hitz egin dugu. Ba al zenekien haurrentzako kontakizun tradizionalak idatziz jarri zituztenean, ama gaiztoa – garaiko gizartean indarrean zegoen moralaren aurkakoa – kasu askotan amaorde bilakatu zela? Zorionez, gaur egungo literaturan mota askotariko amak topatzen ditugu, eta amatasunaren inguruko hainbat begirada, ama ona-ama gaiztoa dikotomiatik haratago.

Gehiago jakin nahi baduzu, sakatu esteketan, proiektuaren webgunean sartu, edo gure kanala bilatu Ivoox, Spotify eta Apple Podcast plataformetan.
- Episodio 58: Madres de papel
- Episodio 59: Paperezko amak (euskaraz)
- Episodio 60: Hijos, hijas y madres de ficción
- Episodio 61: Mothers in Literature (in English)
- Episodio 62: ESPECIAL Libros prohibidos
Datorren hilabetean gai berri bati ekingo diogu: gertuko literatura; hau da, Errenteriako eta Oarsoaldeako idazleak, lanak eta gaiak. Gainera, Lekuona Fabrikaren irekiera dela eta, saio berezi bat eskainiko diogu ekipamendu berri honi.
Ongi etorri Paperezko Aterpera!