Hilabete honetan gure inguruneko literaturari erreparatu diogu, eta beraz gertuko idazleak, lanak eta gaiak aukeratu ditugu. Errenteriako Liburutegiarekin elkarlanean aritzeak bertako literaturari arreta jartzera bultzatzen gaitu eta, gainera, askorentzat udako oporrak iristear daudenean, gertutasuneko turismoa egiteko ideiak ateratzeko aukera on bat iruditzen zaigu. Lekuona Fabrikari saio berezi bat eskaini diogu eta, gainera, euskarazko saioan lehenengo aldiz gurekin izan dugu idazle-gonbidatu bat: Arrate Egaña.

Gehiago jakin nahi baduzu, sakatu esteketan, proiektuaren webgunean sartu, edo gure kanala bilatu Ivoox, Spotify eta Apple Podcast plataformetan.
- Episodio 63: Errenteria y Oarsoaldea de papel
- Episodio 64: Errenteria, Oarsoaldea and Gipuzkoa in Literature (in English)
- Episodio 65: Lekuona Fabrika
- Episodio 66: Paperezko Errenteria eta Oarsoaldea (euskaraz)
Uztailean eta abuztuan oporrak hartuko ditugu, baina etenaldia ez da erabatekoa izango: hilabetero saio bat igoko dugu. Eta irailean indarberrituta bueltatzea espero dugu.
Ongi etorri Paperezko Aterpera!