Azken hilabetean bi saio argitaratu ondoren (Liburutegiak eta literatura, eta Paperezko Hiriak) lehen saio monografikoa landu dugu Paperezko Aterpean, Frankenstein eleberriari buruzkoa. Halloweeen inguruko data hauetan oso egokia iruditzen zaigu eta, gainera, gure ustez zer pentsatu handiak ematen ditu. Atal honetan, jatorrizko lanaz (Mary Shelley-ren Frankenstein edo Prometeo modernoa) eta egilearen bizitza zirraragarriaz ez ezik, Frankenstein-ek inspiratutako sorkuntza kontaezinez ere hitz egingo dugu: moldaketak, bertsioak, retelling-ak…

Atal honetan Pili Mendiri bezalako irakurle amorratua izan dugu gurekin. Eskerrik asko, Pili! Lan hauen inguruan sakondu dugu:
- Frankenstein o el moderno Prometeo, Mary Shelley
- Irakurketa errazeko edizioa (Almadraba argitaletxea)
- Edizio kritikoa (Akal argitaletxea)
- Frankenstein resuturado (kontakizunak, VVAA)
- El año del verano que nunca llegó, William Ospina
Laster itzuliko gara Literaturako Nobel Sariari eskainitako saio berri batekin.
Ongi etorri Paperezko Aterpera!