Paperezko elurra

Paperezko Aterpea / El refugio de papel podcastean 2022. urteko lehen saioa liluratzen gaituen gai bati eskaintzea erabaki dugu: elurra literaturan. Motibo hau genero, literatura-tradizio, mugimendu eta korronte ezberdinetan agertzen da…  Zer adierazten du kasu bakoitzean? Elurrak protagonistatzat duen liburuekin hasiko gara, eta ondoren elurra (hainbesteko garrantzia izan gabe) agertzen den beste lan batzuk aurkeztuko ditugu. Beste behin ere, luxuzko kolaboratzaile bat izan dugu gurekin: Pili Mendiri. Mila esker, Pili!

Aukeratutako izenburuen artean poesia dago (Memoria de la nieve, Julio Llamazares), baina baita saiakera ere (Decir la nieve, Menchu Gutiérrez). Kontakizun tradizionalak (La reina de las nieves eta La vendedora de cerillas, Hans Christian Andersen) zein modernoak izan ditugu mintzagai (La tormenta de nieve, Lev Tolstói; Primera nieve en el monte Fuji, Yasunari Kawabata). Gainera, eleberri beltz bat (El último lapón, Olivier Truc), manga bihurtutako beste bat (Kawabataren País de nieve) eta klasiko baten irakurketa errazako bertsioa (La llamada de lo salvaje, Jack London) aztertu ditugu.

Aurreko saioak gure webgunean daude eskuragarri: honen aurretik, Literaturako Nobel Saria, Musika literaturan eta Oparitzeko liburuak izan dira landu ditugun gaiak.

Ongi etorri Paperezko Aterpera!

Acerca de bookhunterblog

Blog sobre literatura. https://bookhunterblog.wordpress.com
Esta entrada fue publicada en el refugio de papel y etiquetada , , , , , , . Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s