Paperezko Aterpea / El Refugio de papel podcastaren saio berri honetan oso interesgarria iruditzen zaigun gai bat jorratu dugu, retellinga. «Berriro kontatu» esan nahi du hitzez hitz, eta denok ezagutzen ditugun istorioen berridazketari egiten dio erreferentzia: haurrentzako ipuinak zein literatura unibertsaleko lan kanonikoak, kontakizun mitologikoak zein herri-kulturaren parte direnak… Hasteko, Pili Mendiri gure kolaboratzaile leialarekin (eskerrik asko, Pili!) egindako elkarrizketa txiki batean, termino hori eta horri lotutako beste batzuk zehatzago definituko ditugu: metafikzioa, fanfiction edo shipping… Era berean, retelling-a gazte-literaturan esklusiboa ez den arren, gazteen artean retelling-a zergatik goraldian dagoen azaltzen saiatuko gara.

Eta gero, beti bezala, gure gomendioak, bi multzotan banatuta:
Retelling klasikoak, helduentzat edo haurrentzat:
- Los tres lobitos y el cochino feroz, En casa de los tres cerditos, Caperucita roja, Cenicienta: la verdadera historia contada por ella
- Penélope y las doce criadas, Margaret Atwood
- La canción de Aquiles, Madeline Miller
Retelling garaikideak, gazteei zuzenduak:
- Baba Yaga, María Zaragoza
- Anne sin filtros, Iria G. Parente & Selene M. Pascual
- Cinder, Marissa Meyer
Aurreko saioak gure webgunean daude eskuragarri: honen aurretik, LUMAfest!, Serieak: liburutik telebistara, eta Saio monografikoa: Agatha Christie izan dira landu ditugun gaiak.
Ongi etorri Paperezko Aterpera!