Paperezko aterpea / El refugio de papel podcastaren saio berriaren gaia aukeratzeko, egutegiari erreparatu diogu: apirilaren 7an ospatzen den Munduko Osasunaren Eguna dela eta, gure saioa literaturan agertzen diren osasunari eta (gehienbat) gaixotasunei buruzkoa da. Gai zabala da, eta dagoeneko pandemiaz aritu ginenez (gure lehenengo saioan!), oraingoan beste gai batzuei buruz aritu gara. Hiru multzotan banatu dugu saioa eta huek izan dira gure gomendioak:

Helduek jasandako gaixotasunak:
- Mi cuerpo también, Raquel Taranilla
- Quién sabe si mañana seguiremos aquí, Kim Yong-Ha
- Arrugas, Paco Roca
Haurrek jasandako gaixotasunak:
- La hija única, Guadalupe Nettel
- El jardín secreto, Frances Hodgson Burnett
Gaixotasun mentalak:
- Las cosas extraordinarias, Duncan Macmillan
- El mal del ímpetu, Ivan Goncharov
Gaia gogorra badirudi ere, aukeratutako liburuek era desberdinetan jorratzen dute eta oso interesgarriak iruditzen zaizkigu. Ongi etorri Paperezko aterpera!