
Ilusio handiz prestatu dugu Slawka Grabowska-rekin batera El refugio de papel / Paperezko aterpea podcastaren azken saioa: LUMAfest! 2023ren inguruko saio berezia.
LUMAfest! Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuaren ekimena da, eta gazte-literatura sustatzeko asmoarekin sortu zen, irakurketa zein sorkuntza. Iaz edizio pilotua ospatu zen eta hilabete honetan, 2023ko otsailaren hasieran, bigarren edizioa egin da. Edizio pilotutik mantendu diren alderdiei eta gehitu diren berrikuntzei buruz hitz egingo dugu, eta topaketa desberdinak banan-banan errepasatuko ditugu:
- Elkar saioa: Jasone Osoro (Festa) eta Karlos Aretxabaleta (Sex-sua)
- Nazioarteko egilea: Elise Kova (La caída del príncipe de hielo)
- Poesiari lehioa: Leire Vargas (Dena ametsa den irudipena)
- Nazio mailako egilea: Victoria Álvarez (Las eternas)