Archivo de la categoría: euskaraz

Literaktum-en biharamuna

Azaroaren 13an hasi eta 24ra arte, Literaktum jaialdiari esker «hitzen hiria» bilakatu da Donostia aurten ere. Minaren gaia abiapuntu zuela, programazio zabala eskaini digu aurten, askotan bi ekitaldi interesgarrien artean aukeratzera behartu gaituena (eta hori izan dadila arazoa). Besteak beste, … Seguir leyendo

Publicado en en la mesilla de bhb, euskaraz, saraos | Etiquetado , , , , , , , , , | Deja un comentario

Utriusque Vasconiae (2000-2018…)

Nola azaldu daiteke argitaletxe baten 20 urteko ibilbidea erakusketa batean? Duela hilabete batzuk erronka honekin topo egin nuen. Enkargua Euskal Herriko Unibertsitatetik zetorren, zehazki Antonio Casado da Rochak zuzentzen duen EHUkultura Gipuzkoatik. Argitaletxea, euskal pentsamendu eta literaturara bideratu den Utriusque … Seguir leyendo

Publicado en bhb investiga, bookhunterblog, colaboración, editoriales, euskaraz | Etiquetado , , , , | 1 Comentario

Bihotz handiegia, uda laburregia

Uda (eta oporrak) laburregiak dira beti. Eider Rodriguez izan da uda honetako aurkikuntzetako bat. Aste hauetan Bihotz handiegia hondartzara, ibaira eta igerilekura etorri da. Azalak argi uzten duenez, uretik gertu irakurtzeko kontakizun aproposak dira. Kopilotuaren aulkian esertzeko eskatu nion Izadiri. Eskutik … Seguir leyendo

Publicado en en la mesilla de bhb, euskaraz, un sitio un libro | Etiquetado , | Deja un comentario

Bruno Schulz deskubritzen

Atzo, Mandasko dukearen liburutegi zaharrean, Bruno Schulz idazlea ezagutzeko aukera izan genuen, Donostia 2016-k antolatutako jarduerari esker. Jarduera honen jatorria datorren urteko Europako bi kultur hiriburuen arteko (Donostia eta Wroclaw-en arteko) artista elkartruke programa batean dago. Donostia Book Club taldearen … Seguir leyendo

Publicado en euskaraz, leyendo en, saraos | Etiquetado , , , | Deja un comentario

Berrirakurtzen: 11 saio, 11 galdera

Kulturaldia birposta: Post hau jatorriz  (08/27/15) Kulturaldia, Donostia culture & fun aldizkarian atera zen Berrirakurtzen egitasmoa 2014ko martxoan jarri zuen abian Beñat Sarasola eta Jon Benitok osatutako Memory Dump kolektiboak. Udazkenean hasiko diren saio berrien zain gaudela, hona hemen Beñati … Seguir leyendo

Publicado en euskaraz, repost kulturaldia | Etiquetado , , , | 5 comentarios

Koldo Mitxelena «locus amoenus» bilakatu zenean

Kulturaldia birposta: Post hau jatorriz  (05/13/15) Kulturaldia, Donostia culture & fun aldizkarian atera zen “Paisaiaren murmurioa” erakusketa osatzen duten margo, instalazio eta argazkiez inguratuta, poesia eta musika entzuteko aukera izan nuen atzo. Koldo Mitxelenako erakusketa aretoa locus amoenus bilakatu zen. … Seguir leyendo

Publicado en euskaraz, repost kulturaldia | Etiquetado , , , | Deja un comentario

Arkitektura eta Literatura, Garoan

Uda baino lehen, scoop bat izan zen: «Donostiako Zabaleta kalean, Zarautzko Garoa liburudendaren sukurtsal bat ireki behar dute». Gero, ezagunen esamesak, harridura nagusi: «Ikusi al duzu Groseko liburudenda berria? Pasada bat da!». Eta erreportajeak hedabideetan, batzuk eztanda kulturala aipatuz, eta … Seguir leyendo

Publicado en euskaraz, librerías, saraos | Etiquetado , , | Deja un comentario

bookhunterblog-ek jaso duen libururik politena

Duela hilabete baztuk, Pasazaite Liburuak argitaletxeak galdera sinple bat bota zuen Twitter-en: «Zenbat paragrafo ditu gure hurrengo liburuak?». 1, 2 eta 5 ziren aukerak. bookhunterblog-ek erantzunik erradikalena aukeratu zuen: 1. Eta zuzena zenenez, buzoian Pasazaiteren hurrengo liburua jaso zuen, Götz … Seguir leyendo

Publicado en bookhunterblog, editoriales, euskaraz | Etiquetado , , | Deja un comentario

Poeta baten bidaiak: Mikel Lasaren kaierak Ganbaran

Euskal poesiaren berritzailea, ibiltaria eta ziklista, matematikaria, kafezalea. Hau zen Mikel Lasari (Donostia, 1938) buruz bookhunterblog-ek zuen informazio eskasa Koldo Mitxelenako Ganbara aretoko «Bidaia kaierak» erakusketa ikusi baino lehen. Erakusketak martxoaren 3an zabaldu zituen ateak eta apirilaren 26ra arte egongo … Seguir leyendo

Publicado en bibliotecas, euskaraz | Etiquetado , , , , | 2 comentarios

Toki bat, liburu bat: Koldo Mitxelena eta La rueda de la vida

Koldo Mitxelena Kulturuneak 20 urte bete ditu eta urteurrena ospatzeko hainbat ekintza antolatu dute egun hauetan. «Liburu bat, istorio bat» jarduera horietako bat da: guretzat garrantzitsua izan den liburua hautatzeko aukera ematen digu, eta beste irakurleekin partekatzeko. Hiru era daude … Seguir leyendo

Publicado en euskaraz, un sitio un libro | Etiquetado , , , | Deja un comentario